XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nazio problema bakarrik hartuaz askatasuna nahi denean, zer gertatzen da? Hori.

Askatasunik ez dela lortzen.

Lehen bezain zapaldua bizitzen dela; hori bai, ez dira atzerrikoak izanen gure zapaltzaileak, ez, bainan bertakoak, herritarrak!.

Eta gainera populuaren izenean eginen dituzte esplotatze guztiak!.

Produzioko medioak, gutxi batzuen eskuetatik, herri osoaren, kolektibidadearen eskuetan ez dauden bitartean, gureak egin du.

Kontra-erreboluzioa sortzen da, erreformismatik bideratzen da, eta diru gehiago eskaintzen duenari Herria saltzen zaio.

Jakina, hortarako, errepresioa, kartzelak, kazetak eta organizazione politikoak debekatu behar dira, eta militanteak presondegira eraman...

Orain askatasuna, gure Estadu bat eta gero ikusiko dugu herriak sozialisma nahi duenentz.

Hori da ainitzetan entzuten edo ikusten duguna, eta Bangladexek garbiki erakusten digu geroak zer dakarren.

Gerla ondoan, mixeria, gosea, dena txikitua, hilak nun nahi, bake nahia....

Nork erran behar dio populuari: Altxa, beste gerla bat hasi behar dugu-ta?.

Ikusiko ahal dugu, nazio-problema eta sozial-problema gauza bat bakarra direla, eta hasiera-hasieratik batera aurreratu behar direla?.

Orduan, bai, ez da bi gerlarik izanen, bat bakarra izanen da, nahiz, bi pausokoa izan: herrikoia eta sozialista alegia.

Ez daukagu klase burruka biharko uzterik, bestela populuak itxaroten duen ondoren onik ez da izanen.

Beste pundu bat: langile klaseko organizazione edo partidu indartsu baten beharra.

Rahaman Jaunaren Awani Ligak (Populuaren Liga deitua), oso osorik bozka guztiak jasoko ditu, zatitua eta xehetua den oposizione baten aintzinean.

Oraindik beste pundu bat: formazio beharra.

Eta pribilegiatua den zuzendaritzako burges klase hau laborari-proletargoak jarri du agintean... zeren-eta... politizatu gabea baitzen.